XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nun da gizakiaren erregetza?

Zatozte, Aitaren bedeinkatuok (Mt. 25,31-46)

GIZARTEAN egin bear den aldaketa ororako historia bistan edukitzea guztiz garrantzitsua da; au da, etorkizuna begi bistan izan bear dugu bizitzako itxaropena guregan errotu dadin. Ala dio Bibliako liburuak: Profetaren gidaritzarik gabe, erria zabartu. (Esa. Za. 29,18).

Bere baitan zearo itsi diren pertsonek ez dira geroaren jabe izango eraberritzearen eta aldaketaren emaitzetan sinisten ez dutelako.

Dena leenean jarraitzearen aldeko dira.

Oraiña luzatzea nai dute dituzten ondasunen jabe izaten jarraitzeko. Aldaketek ez die itxaropenik ematen, beldurra baizik.

Itxaropenik gabe bizi denak eta etorkizuna aintzat artzen ez duenak oraina bizi du eta zorrak egiten ditu... dena ondorengoei utziz.

Gaurko gizarteak etsaiarengandik babesteko edo, mundua erabat eta oso denpora gutxian suntsitu eta kiskali ditzazken leergaillu edo bonbak asmatu ditu.

Erriei kultura eskaintzeko baiño, erri pobreak eta atzeratuak aurreratzeko baiño, munduko gosea kentzeko baiño... askoz milloi geiago gastatzen dira errandako bonba oiek asmatzen eta egiten.

Egia da, noski, ezin uka, gaurko gizartean ematen dela iñoiz eman ez den etekiña.

Etekin ori, ordea, izadia izurratuz eta apurtuz ematen da, zoritxarrez.

Izadia edo ekologia erabat zikintzen eta apurtzen ari da, beti ere pobre eta ortik bizi bear dutenen kaltetan.

Eta galdetzen dut: Ba al dugu kristauok mundu ontako itxaropena sortzeko kapazidadea, gogoa eta ausadia?

Ez ote dugu erdi narraxtuta bizi den gizarte onekin bat egin eta kristau konpromisoa erabat alde batera utzi?

Noski, aniztasuna nabarmendu den gizartean Elizak ezin dezake azken itza eman, baiña gizarte onek badu eskubide kristauari erratea dagokiona entzuteko.

Aitortu dezagun, bertzalde, iñork gutxik sinesten duela elizak edota kristauak sor dezaken aldaketaz.

Gure indarrak aulak dira dagoenekoz eta ez dugu aalmenik bizitzak berek merezi duen itxaropena sortzeko.

Elizak eta kristauok bertze aro edo aldia asiko dugu iragana atzean utzita.

Jesukristo diren guztien Errege dugu gogoan; Abendualdiak ateak irekitzen dizkigu benetan guregan erabateko biotzberritzea eman dadin. Aukera badagu, nai al dugu?

Egiazkoa den erregeak, Errege bakarrak, maite gaituelako eta maitasunaren fruiti bezala, mundua bere edertasunarekin utzi digu... ez dezagun ondatu guri zaintzea dagokiguna.